ion-andoni-del-amo-700x450Ion Andoni del Amo izan dugu Hala Bediko estudioetan. Telekomunikazio ingeniaria eta Soziologian lizentziatua da Ion Andoni. Masterra du Gizarte Zientzietako Ikerketa Eredu eta Arloetan. Eta hori gutxi balitz, Gizarte Komunikazioan doktorea ere bada. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta NOR ikerketa taldeko kidea dugu Ion Andoni.

Gurera ekarri dugu hemendik gutxira argitaratuko duen saiakeraren inguruan hitzegiteko: ‘Party & Borroka. Jóvenes, música y conflictos sociales en Euskal Herria’ (Txalaparta, 2016). Bertan, azken hamarkadetan, 60ko hamarkadatik gaur egun arte doan soinu-bandaren azterketa egiten du. Hau da, Euskal Herriko musikak jendartearekin eta bereziki gazte mugimenduekin izandako harremanaren analisia. Musika eta kontrakulturaren inguruko ikerketa da.

· ERRAIETATIK vol. III | Herdoilaren lurrinetik ihesi ·

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR