2016.11.30  A  TODO  GAS.  Zero  Zabor  Europe  Jardunaldiak

2016.11.30 A TODO GAS. Zero Zabor Europe Jardunaldiak

zero-waste

 

Euskarazko programa estrenatu dugun honetan, Gasteizen Europako Zero Zabor taldeak antolaturiko jardunaldiei buruz hitz egin dugu. Horretarako, Gipuzkoako Zero Zabor taldeko Ainhoa izan dugu gurekin, jardunaldien xehetasunak kontatzeko. Gainera, gaurkoan, hemedik aurrera euskarazko programa guztietan izango ditugun kolaboratzaile bereziak aurkeztu ditugu: Marta eta Marta, hemendik aurrerako euren asmoak azaldu dizkigutenak.

Entzun
Nafarroako  Parlamentuak  Israeli  boikot  egiteko  eskubidea  onartu  du.  Aurrerapausua,  norabide  onean,  erabateko  boikot  instituzionalerantz.

Nafarroako Parlamentuak Israeli boikot egiteko eskubidea onartu du. Aurrerapausua, norabide onean, erabateko boikot instituzionalerantz.

Iragan azaroaren 14an Nafarroako Parlamentuak mozio berritzaile bat onartu zuen -Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, Izquierda-Ezkerra, eta PSNren botuekin-. Horretan, Parlamentuak galdegin zion Israeli nazioarteko legedia bete dezan; eta gainera, Israelen aurkako boikota egiteko eskubidea onartu zuen, Palestinarekiko elkartasuna aldarrikatzeko tresna zilegia eta baketsua baita. Uhintifadaren aste honetako atalean mozio horren edukia aztertu nahi izan dugu, prentsako zenbait hedabidek informazio nahasi samarra eman dutelako. Horretarako, Txuri Ollo izan dugu solaskide gure mikrofonootan. Ollo Antropologian doktorea, irakaslea, Geografia eta Historiako lizentziaduna eta Nafarroako BDZ kanpainiako ekintzailea da. Bere jardunean azaldu digu estrategia aldaketa izan dela BDZren eskakizunetan administrazio arloan, mozioak blindatzeko sioismoaren aldeko presio taldeek auzitegietan darabilten kanpiniatik. Halaber, adierazi du Nafarroan onartutako mozioak ate berriak irekitzen dituela, eta eredugarria izan daitekeela Palestinarekiko elkartasuna formalizatu nahi duten Euskal Herriko beste hainbat erakunderentzat. Bestalde, salatu du ACOM bezalako Israelen aldeko taldeek berehalako erreakzioa izan dutela, eta Foru Parlamentuak hartutako erabakia kriminalizatu nahi izan dutela.

Entzun
Uhintifada  272:  Nafarroako  Parlamentuak  Israeli  boikot  egiteko  eskubidea  onartu  du.  Aurrerapausua,  norabide  onean,  erabateko  boikot  instituzionalerantz.

Uhintifada 272: Nafarroako Parlamentuak Israeli boikot egiteko eskubidea onartu du. Aurrerapausua, norabide onean, erabateko boikot instituzionalerantz.

Iragan azaroaren 14an Nafarroako Parlamentuak mozio berritzaile bat onartu zuen -Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, Izquierda-Ezkerra, eta PSNren botuekin-  Horretan, Parlamentuak galden zion Israeli nazioarteko legedia bete dezan; eta gainera, Israelen aurkako boikota egiteko eskubidea onartu zuen, Palestinarekiko elkartasuna aldarrikatzeko tresna zilegia eta baketsua baita. Uhintifadaren aste honetako atalean mozio horren edukia aztertu nahi izan dugu, prentsako zenbait hedabidek informazio nahasi samarra eman dutelako. Horretarako, Txuri Ollo izan dugu solaskide gure mikrofonootan. Ollo Antropologian doktorea, irakaslea, Geografia eta Historiako lizentziaduna eta Nafarroako BDZ kanpainiako ekintzailea da. Bere jardunean azaldu digu estrategia aldaketa izan dela BDZren eskakizunetan administrazio arloan, mozioak blindatzeko sioismoaren aldeko presio taldeek auzitegietan darabilten kanpiniatik. Halaber, adierazi du Nafarroan onartutako mozioak ate berriak irekitzen dituela, eta eredugarria izan daitekeela Palestinarekiko elkartasuna formalizatu nahi duten Euskal Herriko beste hainbat erakunderentzat. Bestalde, salatu du ACOM bezalako Isrelen aldeko taldeek berehalako erreakzioa izan dutela, eta Foru Parlamentuak hartutako erabakia kriminalizatu nahi izan dutela.

Entzun
[Iritzia]  Jaione  Agirre:  “Munstroak”

[Iritzia] Jaione Agirre: “Munstroak”

monster-familia “Munstroak”

– Jaione Agirre –

 

40 urteak paseak ditut eta horregatik, txikitan “La Bola de Cristal” telebistan ikusten nuen horietako naiz. Bertan, 1960ko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan egindako saio edo serie bat botatzen zuten “TheMunsters” izenekoa (espainiar telebistan “La Familia Monster” izena eman ziotena). Saio horretan, egun batez Munstro aitak azaldu zion Munstro semeari, ez dela axola zein itxura daukazun edo daukaten besteek (zein kolore, zer daramazun jantzita), garrantzitsuena zela norberaren eta beste pertsonen bihotzaren tamaina eta izaera nolakoa den. Lezio oso baliagarria iruditu zitzaidan eta niri nire gurasoek erakutsitakoarekin bat egiten zuen eta beraz, erraz barneratuta neukan. Hau da, berdin zen pobre ala aberats zinen, arropa garesti ala josiak zeneraman, altua ala baxua, lodia ala mehe zinen, beltz ala arrosa… pertsona moduan garrantzitsuenabihotzean eta buruan daramazuna dela: hori dela benetan pertsona egiten zaituena eta balio duena eta besteengan horri begiratzen ikasi nuen.

Lehengoan, laneko orduetan dagokidan kafea hartzen nengoela bi pertsona hitz egiten ari ziren eta nahi gabe (haien hitzaldi sutsuak medio) elkarrizketa entzuten jarri nintzen, eta zur eta lur geratu nintzen.

Guraso ziren biak eta oso modu interesgarrian ari ziren haien seme-alaben inguruan.

Batek argudiatzen zuen, seme gazteari ez ziola uzten eskolara joaten kirolerako oinetakoekin (ez bazen kirola egin behar zuenean, soinketa, edo nahi duzuen moduan deitutako irakasgaia zeukanean, alegia), ganorabakokeria bat zelako eta behar den moduko pertsona batek ezin duelako horrelakorik egin, alegia, eskolara zapatekin joan behar dela eta oso garrantzitsua dela norbera nolakoa den erakusten baitu. Besteak argudiatzen zion hori hanka sartze galanta zela (horraino poztu nintzen entzundakoaz, baina berriro lehengo harridura egoerara pasa nintzen), zeren argudio berriek ere lur jota laga ninduten: modan zegoela kirol oinetakoak jartzea eta beste guztiek horrela egiten bazuten, haren umeak ere berdin egin behar zuela, “desberdina” ez izateko, eta ondorioz, arraroa ez izateko eta “merezitako” burlak ez jasotzeko.

Ulertzen dut bigarren gurasoaren kezka norbere umeak arazoak izan ez ditzan gure gizarte honetan, baina barkatuko didazue, baina ni entzuten ari nintzena egiaz argudio bera zen bien aldetik: norberaren itxura da garrantzitsuena eta kontuan hartu beharrekoa elkarrekin tratuan aritzean.Ez dakigu bi hauen ume haiek gaiztoak, onak, sentiberak, argiak, gizatiarrak eta abar ziren. Axola zuen gauza bakarra zen nolako zapatak zeramatzaten: zein zen haien itxura, behar den moduko pertsona moduan ikusiak eta tratatuak izan zitezen. Gero bakoitzak bere teoria zeukan (ustez “dotore” planta bat eman edo besteek bezala moda jarraitu).

Esaidazue orduan, mesedez, nortzuk dira/gara Munstroak?

Entzun
Luis  Casado  eta  Aitor  López(Berriztu!):  “Putzuen  mehatxuei  erantzun  berriztua  emateko  jaio  da  Berriztu!”

Luis Casado eta Aitor López(Berriztu!): “Putzuen mehatxuei erantzun berriztua emateko jaio da Berriztu!”

luisaitorberriztuBerriztu aurkeztu dute, Arabako gas ustiaketekin amaitzeko mugimendua.Talde anitza eta jatorri ezberdinetako pertsonez osaturikoa dela adierazi zuten aurkezpenean, egungo eredu energetiko, ekonomiko eta sozialaren kezka elkarbanatzen.

Mugimenduko kideak diren Luis casado eta Aitor Lopezekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn. Frackingaren hitza desagertu baina putzuen mehatxuek jarraitzen dutenez, mugimendua zabaltzen jarraituko dute (17 eragilek baino gehiagok babesten dute egun), eta ostegunero asanbladak egingo dituzte.

Entzun
[Iritzia]  “Zendu  da  diktadorea”  –  Iñaki  Lazkano  –

[Iritzia] “Zendu da diktadorea” – Iñaki Lazkano –

fidel-castro-txandal

“Zendu da diktadorea”

– Iñaki Lazkano –

 

 

 

Mundu erdia erosketen sukarrak jota ostiral beltza ostiral santu bihurtzen zuen bitartean, Black Friday delakoan alegia, joan zitzaigun diktadorea, hil zitzaigun Fidel Castro.

Eta diktadoreak hiltzen direnean bezala herriak kaleak hartu zituen eta txanpainaz (edo ronez kasu honetan) ospatu zuen. Politikariak trantsiziorako erakundeak nola prestatu pentsatzen hasi ziren eta hurrengo egunean gobernu berria eratu zen.

Diktadorea hil eta bigarren egunean, igandean, dikatadurak zapladutako herri askatua La Habanako kaleak jendez gainezka eta musikaz blai festari ekin zion errejimenaren bukaera ospatzeko, eta erbesteratuei inbidia piska bat emateko, bide batez.

Fidelek arnasa hartzeari utzi eta irugarren egunean, astelehenarekin, munduko agintari demokratikoek tiranoaren soslaia madarikatu eta ongi etorri beroa eman zioten buruzagi erreformista berriei.

Gaur du laugarren eguna Kubak Fidel Castro Ruz hil zela eta turistak harrituta dabiltza La Habanako kaleetan barna, noraezean, gertatzen ari dena ulertu ezinik…. Emakume mexikar bati telebistan entzuna da honako hau:

“(…) Algo raro está pasando, ha muerto el dictador y la gente está triste”.

Milaka eta milaka herritar hurbildu dira Iraultzaren Plazara diktadoreari azken agurra ematera, errautsei ohore egitera eta errespetua azaltzera.

Ulertezina badirudi ere, Kubako herriak diktadorea maite zuen eta sekulako jende-ilarak osatu dituzte eguzkipean diktadoreari diosal egiteko.

Bihar izango du bostgarren dolu eguna eta Santiagorako bidean jarriko dira Fidel eta konpainia; uztailak 26 zituenean ekarri zuen askatasun haizeak eta azaroak 26koak eraman.

Kantuak dioen bezala,

Guretzat beti izango da 26!

Entzun
La  Tanguería  26/11/2016

La Tanguería 26/11/2016

El Tango como hecho cultural.

Cualquier ciudadano, por ajeno que sea su paisaje al de Buenos Aires, milonga fina,blog 2puede reconocerse en el Tango.

Como fenómeno urbano siempre señala alguna dimensión temporal, a la vez que marca ansiedades y nostalgias.

Si al comienzo fue un regalo “que se escribe con los pies” a poco de andar fue música escrita, una fortuna que preserva su enorme patrimonio desde las épocas iniciales.

Es cosmopólita, andariego y revelador de las cambiantes circunstancias del siglo XX y de éste en que vivimos.

“El Tango es la aportación más original del Río de la Plata”

Ernesto Sábato

Entzun
Kasakatxan  2016  11  01.  Tiburones  ballena  en  Islas  Mujeres,  México    /  Conciertos  en  penales  y  cantinas  por  Perú,  Ecuador  y  Colombia  con  El  Toubab

Kasakatxan 2016 11 01. Tiburones ballena en Islas Mujeres, México / Conciertos en penales y cantinas por Perú, Ecuador y Colombia con El Toubab

Isla Mujeres

Primero nos acercamos a Isla Mujeres en México para hablar con Agus Argazkiak desde ese rincón de la península de Yucatán.
Después contactamos con El Toubab, un músico que viaja con la guitarra al hombro y que nos relatará cómo fue su gira por América Latina, tocando en penales y cantinas.

El Toubab

Entzun
Unai  Grajales  (EAJ-ko  legebiltzarkidea):  “Susmo  ona  hartzen  diot  legealdi  honi”

Unai Grajales (EAJ-ko legebiltzarkidea): “Susmo ona hartzen diot legealdi honi”

unai-grajalesTranbia, trena lurperatzea eta ikastetxe berriak aurreikusten ditu EAJ eta PSE-ren arteko akordioak Gasteizerako, besteak beste. Eusko Legebiltzar berria osatuta, aurpegi berriak sartu dira bertan eta horietako bat Unai Grajales da, Hala Bediko kolaboratzaile ere izandakoa eta egun EAJ-ko taldeko legebiltzarkidea Arabatik. Legealdiak bere fruituak emango dituelaren esperantzarekin dago.

ARABA HIZPIDEn egon da gaurkoan, Arabako gaiak jorratzeaz gain, akordio posibleak, euskal presoen egoeraz edota mozal legeaz aritu gara Grajalsesekin.

Entzun
19 orrietatik 1 orria12345...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies