June Fernández kazetaria, '10 ingobernables' liburuaren egilea

June Fernández kazetaria, ’10 ingobernables’ liburuaren egilea

Pikara Magazineko June Fernández kazetariarekin izan dugu Erraietatik irratsaioaren lehen ataleko elkarriketa nagusia, Libros del K.O. argitaletxearen eskutik kaleratu berri duen ’10 ingobernables’ liburuaren inguruan.

Lan honetan 10 istorio aurkitu ditzakegu: aniztasunean sakontzen eta bere aniztasuna plazaratzen duten pertsonen istorioak; kultur hegemonikoari eta heteroarauei aurre egiten dioten pertsonen istorioak. Testuliburuetan agertzen ez diren 10 heroi gobernaezinen memoria berreskuratu du June Fernández-ek. Zentzugabeko normaltasunaren ereduaren aurrean, bizitza konplikatzea erabaki duten 10 pertsonen memoria.

· IRRATSAIO OSOA ENTZUNGAI ·

Gainera, urriaren 26an, asteazkena, 19.00etan Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean aurkeztuko du liburua, eta bertan lan honen inguruan sakontzeko aukera izango dugu.

aurkezpena10ingobernables

’10 ingobernables’ liburuaren aurkezpena, urriaren 26an, asteazkena, 19.00etan Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies