Musikaren gure gaurko bertsioan zer? Hasteko, Johann Sebastian Bach-en toccata bat Toy Dolls-en riff heavy-punk-etatik iragazi dugu; gero, Alan Lomax etnomusikologoak grabatutako Mississipiko presoen lan-kanta bat R&B-ean antzeman dugu; Beatles taldearen eragina bluesera atzera egiten harrapatu dugu; Louis Jordanen itzal luzea aditu dugu; ondoren, Beyoncé-ren alde rockabilly-a estalgabetu dugu; Shocking Blue taldearen Venus kantaren (plagioa?) jatorrizkoa ezagutu dugu; brasildar musikan mitoak diren Jorge Ben eta Vinicious De Moraes-en ondarea dastatu dugu; azkenik, Bob Marley & The Wailers-en herentzia jaso dugu; eta amaitzeko, Detroiteko The Spinners taldearen eragina jamaikar reggae-soul-ean topatu dugu. Espero gogoko izatea gaurko menuaren aniztasuna. Bereraiki zuen inguruak!

0- Toy Dolls – Toccata In Dm 1- Graham Bond Organization – Early in the morning 2- Junior Parker – Taxman 3- Pee Wee Clayton – Let the good times roll 4- The Baseballs – Crazy in love 5- The Big Three feat. Mama Cass Elliot – The banjo song 6- Handsome Boy Modeling School – The truth 7- H.P. Lovecraft – High flying bird 8- Som Três – O telefone tocou novamente 9- Jayme Marques – Berimbao 10- Cornell Campbell – I’m still waiting 11- Otis Gayle – I’ll be around

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies