1. iratxe_azala8. PROKLAMA, urriaren 15ean izango da, ARTIUM museoan, Gasteizen. Iruñea-Veleiako aurkikuntza arkeologikoa ardatz hartuta, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum-en koordinaziopean, gaia astindu eta bestelako narratibak sortzea dute helburu, arte garaikidea eta arkeologiaren arteko gurutzaketak sortzeko. Besteak beste, koordinatzaileez eta proiektua aurrera eramateko lantaldean aritu garenoz gain, Daniel Castillejo, Imanol Agote, Xurxo Ayan, Harkaitz Cano, Haizea Barcenilla eta Iñaki Martínez de Albeniz izango dira bertan.

Askoren artean, honelako galderak jarriko dira mahai gainean:

  • Zer litzateke Iruñea-Veleiako ostrakak arte garaikideko museo batean erakutsiko balira?
  • Zein desplazamendu estetiko/ politiko eragingo lituzke?
  • Zergatik ez dugu erakundeen eskutik (gaur arte) horretarako behar diren baimenak eskuratu?

Galdera horiei lehen erantzuna eman diegu ARABA HIZPIDEn.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies