leurovision

Gaurko saioa bi atal nagusitan banatu dugu.

Hasteko, Hamabost aldizkari dijitaleko Editoriala irakurri dugu, “Auto-determinación” izenburukoa.

Jarraitzeko, gure Nafar Solasaldiak eduki ditugu. Bertan gaurkotasunari heldu diogu, eta, nola ez, Eurovisionek ikurriñari eginiko debekuarekin hasi gara: Españari esker, debekatuta jarraitzen du ikurriñak baina behintzat ez dago Estatu Islamikoaren parean. Badirudi horregatik pozik egon behar dugula. Nafar Estatua berreskuratzeko egin daitekena ere izan da gure hizpidea…. eta izango da.

Beti bezala, motz geratu zaigu, beraz badakizue datorren astean bueltan izango gaituzuela: asteazkenero arratsaldeko 19:00etatik aurrera, HALA BEDI Irratiko uhinetan. Ez hutsik egin!!

 

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies