harresiaAste honetako atalean ARGIA astekariko Axier Lopez kazetaria izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Komunikabide honek urteak daramatza hedabide hegemonikoetan tokirik ez duen Palestinako bestelako informazioa kaleratzen. Halaxe egin zuten Biladi Hadi proiektuan, Euskal Herriko kultura arloko eragileek Palestinara egindako brigadaren lanaren emaitza argitaratuz. Azken aldian, halaber, Visualizing Palestine (Palestina Ikustarazten) ekimenarekin dabiltza elkarlanean. Visualizing Palestinek, diseinatzale grafikoen lan eskergari esker, infografietara eta grafikoetara eramaten ditu Palestinako egoera konkretuak azaltzen dituzten datuak; modu ikusgarri, ulergarri eta didaktikoan. ARGIArekiko elkarlanari esker, orain material grafiko hori euskaraz ere eskuratu ahal dugu, argia.eus webguneko begizta izeneko blogean.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR