Aste honetako saioan Mutürbeltz taldea izango da protagonista. Bere lan berria, “Amildegia Maite”, binilo dotore formatuan eskuratu dugu eta bertatik kantuak entzuteaz gain Mutürbeltzeko bi kideren aurreko taldeetako musika ere entzungo dugu. Mikel abeslariak ahotsa jartzen zuen Sextysexersen eta Iñigo gitarrajoleak gitarra jotzen zuen The Hot Dogs!en. Talde hauek guztiak edan duten iturriko musikaren bila joko dugu Australiara: AC/DCk eskainiko digu aste honetako kantu originala, “Powerage” (Atlantic Records, 1978) lanean agertu zen “What’s Next Too The Moon”. The Dt’s estatubatuarren moldaketa ere entzungo dugu.

StandBAI! asteazkenero 15:00retatik 16:00retara  errepikapena gaueko12etan Aurreko saioetako Podcastak eskuratzeko klikatu hemen

 Mutürbeltz (Iñigo, Aitor, Eñaut eta Mikel)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies