ENTZUN: {audio}111110donostia.mp3{/audio}

AUDIOA JEITSI

Aste honetako historiaren txokoan Iñaki Egaña gonbidatu dugu bere liburuaren l_frankismoa_donostianberri ematera. Izan ere, orain berriki argitaratu du Egañak “El franquismo en Donostia. Las víctimas del genocidio franquista en Donostia” liburua, Francoren tropak Gipuzkoako hiriburuan sartu zirelaren 75 urte betetzen direla eta. Egaña frankismoaren inguruan aditua da, eta bere ibilbidea jarraitu nahi baduzue, bere bloga bisitatu dezakezue: http://www.euskaldunak.info/memoria/?p=200

Iñaki Egañak ekarritako gai interesgarriaz gain, kolaboratzaileak ere etorri dira Zaharrak Berrira. Aste honetan Xabi Gomezi eman diogu hitza, berriki argitaratu diren hainbat libururen berri eman diezagun. Hilabetero egiten duen bezala, historiarekin harremana duten liburu berriak ekartzen ditu gurera. Baina txango historiko bat egiteko gogoz baldin bazaudete, entzun Jaione Agirreren tartetxoa, izan ere ibilbide berezi bat proposatzen baitigu: Aiara haraneko Artziniegara.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies