ZAHARRAK BERRI

Historiaz hitz egiten dugu gure irratsaioan, eta asmoa era atseginean egitea da. Entzuleak historian murgildu nahi ditugu, hitz potoloegirik erabili gabe, ahal denean umore puntua ere sartuz. Gure helburua entzuleei historia modu dibulgatiboan gerturatzea da.

Irratsaio bakoitzean elkarrizketa luzetxo bat eta bi kolaborazio labur izaten ditugu 90 minututan sarturik. Hala ere, irratsaioaren egitura gai edo gonbidatuaren arabera moldatu izan dugu ere.

Historia dugu ardatz nagusi baina kolaborazio ezberdinei esker kultur arlo zabala hartzen dugu ere. Besteak beste zinea, liburu nobedadeak, mitologia, literatura, geografia, historiako ekonomia sistemak eta artea ezagutzeko aukera izaten dugu gure kolaborazioei esker. Gure kolaboratzaileei gure eskerrik beroena ematen diegu, beraiek gabe irratsaioa ezingo baitzen egin.

argitaraturiko artikuluak

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies